XVIII. Debagoieneko Eskola Arteko Abesbatzen Topaketak

Iker Barandiaran 2005ko api. 28a, 18:14
Apirilaren 30ean, zapatua, Arizmendik XVIII. Eskola Arteko Abesbatzen Topaketak egingo ditu. Arrasateko Uarkape pilotalekuan izango dira, 17:00etan.

Honako taldeek esku hartuko dute topaketetan: Haur Hezkuntzan, Arizmendiko Olarte guneak; Lehen Hezkuntzan, San Viator Txiki guneak, Aramaioko San Martin herri eskolak, Arizmendiko Almen guneak eta Oñatiko Txantxiku ikastolak; eta Bigarren Hezkuntzan, Berrizko institutoak eta Arizmendiko Almenek, San Viatorrek eta Ferixalekuko guneetako ikasleek osatutako taldeak. Guztira, 200 ume eta gaztetxok baino gehiagok abestuko dute.

Honako piezak abestuko dituzte, besteak beste: "Muxu truk", "Guk euskaraz", "Airez aire", "Gailurrez gailur", "Mantxa pio", "Uso txuria", "Xarmengarria", "Dubadap da", "Umorez" eta "Kantari kantari-pozik".

Hiru euro kobratuko dituzte sarreran, eta jasotako dirua Harreman gobernuz kanpoko elkarteari emango diote. Honek Bombayko (India) umezurtz-etxe batera bideratuko du diru hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak