MUNDUMIRA jaialdia ekainean

Nerea Zubiete 2005ko api. 27a, 12:40
Munduko kulturen jaialdia egingo dute Arrasaten, ekainaren 10, 11 eta 12an, Euskal Herria aldizkariaren eskutik. MUNDUMIRA izena izango du eta osagai ugari izango ditu. Hala nola, hainbat herritako musika, mendi irteerak, azokak eta kale animazioa.

Euskal Herria aldizkariak eta Debagoieneko Mankomunitateak antolatu dute jaialdia. Euskal Herria aldizkariko arduradunek mendiari, kulturari, naturari eta bidaiari ematen diete garrantzia. Orain jaialdi erraldoi batean batu nahi dituzte horiek guztiak. Horretarako Debagoiena eta bertan Arrasate aukeratu dute eta ekainaren 10, 11 eta 12an egingo dute.

Debagoieneko eskaintza zabaldu

Debagoieneko mankomunitateak helburu bat jarri du jaialdi honetan lortzeko. Gure ibarreko natur ondarea ezagutaraztea. Horretarako, mendi irteerak, natur eta kultur ibilbide gidatuak eta abar antolatuko dituzte Debagoienean egiteko MUNDUMIRA jaialdiaren barruan. Horretaz gain, festaren erdigunean, Arrasaten, artisauen eta gastronomiaren azokak, haurrendako ekintzak, kale animazioa eta musika egongo dira, besteak beste.

Munduko musika

Munduko hainbat herritatik etorritako musikariak entzungo ditugu ekainaren 10etik 12ra bitartean. Brasildik Marcio Faraco etorriko da, Senegaletik Babacar&Diengoz, Eskoziatik Phil Cunningham&Aly Bain, Cubako Raul Paz eta, Euskal Herriko ordezkari Gari izango dugu.

Euskal Herria aldizkariak 25.000 aleko tirada du. Kopuru hori kontuan hartuta, jaialdiaren antolatzaileek espero dute milaka lagun elkartuko direla Arrasaten ekainaren 10etik 12ra bitartean.

Mankomunitateak, bestalde, horrelako jaialdi gehiago antolatzeko asmoa erakutsi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak