Victor Alexandrek hitzaldia eskainiko du

Maider Arregi 2005ko api. 26a, 13:38
"El caso Carod" liburuaren egile ospetsua, Victor Alexandre, Euskal Herrira etorriko da aste honetan, Nabarraldek gonbidaturik. Monterronen emango du hitzaldia apirilak 28, osteguna, arratsaldeko 19:00etan.

Arrasaten emango duen hitzaldian gaurkotasun haundiko gaia jorratuko du: Encrucijada vasca. Una visión alentadora desde Catalunya.

Hitzaldian, Luis María Martinez de Garate Nabarraldeko lehendakariordeak lagunduta egongo da eta aurkezpena Andoni Mujika arrasatearrak egingo du.

Victor Alexandre

Idazle katalana, Berria eta Nabarralderen kolabaratzailea, ibilbide luzeko kazetaria eta bere herriaren maitale haundia da. Hainbat liburu sonatuen egilea eta Kataluniako telebistako kazetaririk ospetsuenetakoa da.

Victor Alexandrek gogoetak sakonak ditu eginak. Euskal Herriak edo Catalunyak euren burujabetasuna lor dezaten autoestima dutela faktorerik funtsezkoena ondorioztatzen du.

Idatzi dituen liburuak

  • Jo no sóc espanyol

  • Despullant Espanya
  • Senyor President
  • El caso Carod. Detalles de su entrevista con ETA y sus consecuencias

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak