Pilotaren gaineko ikastaroa gaur, eta Gipuzkoako lau t' erdiko finala domekan

x.u. 2005ko api. 26a, 11:06
Oraingo asteburuan pilotari profesionalak izango ditugu Uarkapen, domekan jokatuko dute-eta Gipuzkoako lau t'erdiko irekiko finala. Pilota giroan sartzeko gaur, martitzena, herriko pilotari gaztetxoenendako pilota ikastaroa egingo dute Uarkapen.

Frontis enpresako Errandonea eta Ariznabarreta izango dira gaur Uarkapen (17:00etan), herriko pilotari gazteei pilotaren gaineko azalpenak ematen. Besteak beste, takoak ondo jarriz eskuak nola babestu irakatsiko diete. Horrekin batera, pilota hobeto jotzeko teknika batzuk irakatsiko dizkiete.

Finala, domekan

Domekan, 12:00etan hasiko da pilota jaialdia Uarkapen. Batetik, Gipuzkoako lau t'erdiko irekiko hirugarren eta laugarren postuagatik lehiatuko dira Ariznabarreta eta Antxia. Eta txapelketako finalean, berriz, Alustiza eta Nagore izango dira zein baino zein. Pilota jaialdia ikusteko 10 euro ordaindu beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak