Lazkano profesionaletara

Xabier Urtzelai 2005ko api. 7a, 20:19
Aitzol Lazkano pilotari arrasatearrak profesional mailara egin du jauzi Ordago enpresa berriaren eskutik. Arrasatekoak ez dio garrantzia handiegirik eman gura izan, baina ilusioarekin dabilela aitortu digu. Oraingo astean aurkeztu dute Juan Pedro Azkune durangarrak zuzenduko duen enpresa.contributors:

Hamaika pilotari izango ditu Ordago enpresa berriak, eta horien artean egongo da Aitzol Lazkano. Orain arte amateur mailan ibilita, profesionaletan jardun ahal izango du orain, eta euren norgehiagoka batzuk telebistaz botako dituzte. Bistan da ez direla Asegarceren edo Asperen mailan egongo, baina galdu ezin daitekeen aukera da.

Lazkanorekin batera ibiliko da Xabier Ubera elgetarra, eta oraindik posible da pilotari gehiago batzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak