Jon Agirre presoa Donostia Ospitalean da

Nerea Zubiete 2005ko api. 7a, 13:19
Jon Agirre presoa Donostia Ospitalean ingresatu dute, Donostian, behar dituen ebakuntzak egiteko zaintzak egiteko. Atzo eraman zuten Agirre Logroñoko espetxetik Donostia erietxera eta datorren asteko eguenean, ostegunean lehen ebakuntza egingo diote.

Hainbat ebakuntza du Jon Agirrek egiteko, bere osasun egoera oso gaitza delako. Hipertentsio arteriala, hiperkolesterolemia, bigarren tipoko diabetes mellitus-a, bi bertebren foramena txikituta eta artrosia ditu besteen artean. Horrek, besteak beste, mugimendua guztiz eragozten dio.

Datorren asteko eguenean, apirilaren 14an, ezkerreko mokor hezurrean egingo diote ebakuntza eta protesi bat jarriko diote.

Donostian ingresatuta egonik, senitartekoak hurbildu dira gaur Donostiara, Agirrerekin egoteko itxaropenarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak