Kañeria 13 taldea, Londresen

Iker Barandiaran 2005ko api. 7a, 13:08
Eguenean, hilaren 7an, Garagartzako (Arrasate) Kañeria 13 taldeak kontzertua egingo du Londresen. Corn Rocket aretoan joko dute, beste bi talderekin batera.

Badirudi Arrasateko taldeek Londresen jotzeko ohitura hartu dutela. Orain dela gutxi Fjord taldea izan zen han, eta aste honetan Kañeria 13 taldeak joko du.

Garagartzako punk taldeak aspaldian ez du ia kontzerturik eman, eta ustez eszenatokiei agur esateko bizpahiru emanaldi egiteko asmoa dauka.

Apirilaren 7an Londresko Corn Rocket aretoan kontzertua egingo du Londresko The Parkinsons eta Japongo Speed Stars taldeekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak