Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Ikerlan bisitatu du.

Goiena 2005ko api. 6a, 18:17
Juan Jose Ibarretxe, lehendakaria, Arrasatera etorri da gaur, apirilak 6, Ikerlan bisitatzera. Bisitaren ostean emandako hitzaldian ikerketa, garapena eta berrikuntza izan ditu hizpide.

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak esker hitzak izan ditu Ikerlanentzat, eta baita MCC-rentzat oro har, ikerkuntzaren alorrean egindako lanagatik.

Dagoeneko 30 urte pasa dira Arrasateko Ikerlan enpresa inauguratu zutela, eta Lehendakariak gogoratu du garai hartan apenas hitz egiten zela oraindik ikerketaz Europan, are gutxiago Euskal Herrian eta Espainian. Lehendakariak adierazi duenez, ikerketan lehiakorra izatean dago gakoa.

Teknologia

Teknologiaren esparruko eskumenak bereganatzeko lanean jarraitu behar dutela azpimarratu du Lehendakariak.

Eskumenak bereganatzea helburu izan arren, Ibarretxek esan du teknologiaren alorrean lanean jarraitzeko dirua inbertitzen jarraituko dutela eta ahaleginduko direla gainera diru partida hori gehitzen.

Datorren legealdiko helburuak Europarekiko teknologia konbergentzia lortzea eta 2010. urterako Barne Produktu Gordina %3koa izatea izango dira. Datorren legealdirako asmoen artean dago, era berean, ikerlarien prestaketa egokia.

Arizmendiarrieta zenaren hitzak ere ekarri ditu gogora Lehendakariak, organizazio baten helburua irautea ez baizik eta egokitzea izan behar dela esanez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak