Monterron parkea hiru egunez itxita

Nerea Zubiete 2005ko mar. 21a, 11:18
Arrasateko Udalak berriro itxi du Monterron parkea, antzokiaren inguruan dagoen bidean konponketa lanak egiteko. Gaur, bihar eta etzi itxiko dute eta Aste Santurako berriro zabalduko dute, herritarren gozamenerako.

Urtero bezala, Doke Txapelketa jokatuko dute Egubakoitz Santuan, martxoaren 25ean, Arrasateko elkarteen gastronomikoen eta Udalaren artean. Ba ordurako, Monterron parkeko bidea konponduta egongo da, gaur, bihar eta etzi itxita egon ondoren.

Apurka-apurka Monterron parkea egokituz doaz, zuhaitz gaixoak bota eta sortzen zuten arriskua kenduta eta parkeko instalazioetan konponketak eginez. Hala ere, Arrasateko Udalak bertan konponketa gehiago egiteko asmoa du, besteren artean, parkeko bi urmaeletan lanak egingo ditu. Horretarako agian berriro itxi beharko du Monterron parkea, baina horretarako datarik ez dute zehaztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak