Bost arrasatearri urrezko dominak eta plakak eman dizkie Gipuzkoako Foru Aldundiak

Maider Arregi 2005ko mar. 17a, 17:03
Arrasateko kooperatiben esperientzia sendotuz, beren bizitza osoan egin duten aintzindari lanagatik, urrezko domina eta plakak eman dizkie Gipuzkoako Foru Aldundiak bost arrasatearri.

Urrezko dominak, Jose Maria Ormaetxea eta Alfonso Gorroñogoitia jaunei, eta urrezko plaka bana, hil osteko izaeraz Jose Maria Arizmendiarrieta, Jesus Larrañaga eta Luis Usatorre jaunei eman dizkiete. Jesus Larrañaga eta Luis Usatorreren alargunek eta Jose Maria Arizmendiarrietaren ilobak jaso dituzte plakak.

Ekitaldiko mahai-buruak Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta Joxe Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako Diputatu Nagusia izan dira eta eurek banatu dituzte dominak eta plakak.

Urrezko plaka lehen aldiz emakume bati

Menchu Gal margolari irundarrak ere urrezko plaka jaso du, eta sari hauek sortu zirenetik jaso duen lehen emakumea izan dugu gainera. Urduri eta hunkituta jaso du urrezko domina. Joan den urtean beste debagoiendar batek jaso zuen urrezko domina: Juan Zelaia Letamendik.

Hitzaldi esanguratsua

Joxe Azurmendi filosofoak hasi du hitzaldia. Besteak beste, kooperatiben sortzaileen filosofiaren muina kristau ikuskera izan zela azpimarratu du. Baina arizmendiarrietaren fenomenoa ulertzeko, bere aburuz, hiru puntu hauek hartu behar omen dira kontuan:

  • Eskenatoki soziala
  • Arrasateko herri eta jendea
  • Arizmendiarrietaren ideiak eta une horretan suertatu zen lagun taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak