Danbaka lehiaketa bukatu da, baina antolatzaileak saiatu dira lehiaketarako sailkatu ez ziren taldeei zuzenean jotzeko erraztasunak ematen. Kilometroen alde egindakoez gain, martxoaren 18an, egubakoitza, emanaldia izango da Arrasaten.
Bergarako Black Sheeps taldeak leku handietan zein txikietan guztia ematen du. Partaideak gazteak dira, baina maila handia lortu dute. Euren esanetan, "gure musikari ez diogu punk-rok ezta rock-and-roll etiketarik jarri gura, baina kantu gehienak gogorrak eta azkarrak dira". Hain zuzen ere, honako hau diote: "70eko hamarkadako rocka, eta bluesa oso gustuko ditugu: Led Zeppelin, Deep Purple, Sex Museum, Zen Guerrilla...".
Heilin Tropek Getxokoak dira, baina bateria jotzailea Eskoriatzako Aitor Lajarin da. Arte Ederrak ikasten zebiltzala ezagutu ziren, eta taldea sortu zuten. "Zaila egiten zaigu musikari etiketak ipintzea. Psychorock izendatu dugu: rocka da, baina metal, grunge eta punkaren ukituak dauzka".