Arrasateko txalaparta taldeak webgunea du

Usoa Agirre 2005ko mar. 15a, 11:20
"Ttakun" txalaparta taldearen webgune berriak taldearen gaineko informazioaz gain, txalapartaren inguruko azalpenak ere biltzen ditu. Estreinatu berri dute webgunea. Oraingoz euskara hutsean dago; gaztelaniazkoa egiten ari dira.

Sei atal:

Sei atal:

  • Taldea: "Ttakun" taldearen inguruko informazioa.

  • Txalaparta: Txalapartari buruzko jakin beharreko guztia; historia, musika, egungo egoera...
  • Euskal Herria: Euskal Herriaren gaineko informazioa.
  • Argazkiak: Taldeak ekitaldi ezberdinetan atera dituen argazkien bilduma.
  • Kontaktua: "Ttakun" txalaparta taldearekin kontaktua egiteko telefonoak, e-posta helbidea eta idazteko formularioa.
  • Linkak: Txalaparta, euskal kultura eta Arrasaterekin lotutako helbide interesgarriak.

Gorka Zubizarretak egin du webgunearen diseinua eta garapen teknikoa. Dreamweaver-en egina dago, Photoshop eta Flash-en laguntzarekin.

www.ttakuntxalaparta.org

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak