Lehenengo aldia da Arrasaten magia ikastaroa egiten dutena. Apirilaren 7tik maiatzaren 26ra bitartean izango da, egunetan, 18:30etik 21:00etara. Guztira 20 ordu emango dituzte.
Hainbat mago txandatuko dira eskola horiek emateko. Honako hauek izango dira, besteak beste: Txan, Eriz, Marsel eta Txispi magoak.
Magia zer den azalduko dute: historia, oinarriak, teoriak, magia-efektuak zelan egin... Horrez gain, ikasleek eskolan irakatsitakoa etxean praktikatu beharko dute.
Interesatuek Arrasateko Gazte Bulegora jo beharko dute izena ematera. Matrikula 20 euro izango da. Ikasle eta langabetuek 12 euro ordaindu beharko dituzte.