Aurtengo kiroldegiko abonuetan ez da igoera nabarmenik egongo

Xabier Urtzelai 2005ko urt. 12a, 12:49
Urte berriarekin batera atera ditu AUKEAk aurtengo kirol zerbitzuetako abonu eta prezioak. Joan den urtean igoera nabarmena izan zen (%10a), baina aurten ez da horrelakorik egongo. Kirola egiteko aitzakia bat gutxiago.contributors:

Kiroldegiko berritasun lanak egin zituztenean ezarri zuten abonu sistemarekin jarraituko dute AUKEAkoek. Hala, lau abonu mota izango dira aurten ere: igerileku abonua (96,25 euro), kiroldegi abonua (96,25 euro), abonu plusa (144,35 euro) eta udako abonua (48,10 euro). Prezio horiek bakarkakoak dira, baina gazteendako abonuak merkeagoak dira eta abonu familiarra egiteko aukera ere badago (150,80 euro igerileku edo kiroldegi abonuan eta 226 euro abonu plusean).

Horrez gain, egun bakarrerako sarrerak 5 euro balioko du, eta 20 urtetik beherakoek 2,50 euro ordaindu beharko dituzte.
AUKEAren kirol zerbitzuen berri 943 77 16 77 telefonoan edo Musakolako kiroldegiko bulegoetan izango duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak