Bush Santamasetako txerria

Maider Arregi 2004ko abe. 22a, 11:28
Bush izena ipini diote eta 270 kilo pisatzen du. Udal ordezkarien esanetan, azken urteotako txerririk handiena da. Azkoitiko baserri batetik ekarri dute eta zalantza gabe bera izan da Santamasetako protagonista nagusia.

Txerriaren zozketarako txartelak gaur salduko dituzte Arizmendi ikastolako ikasleek. Horrela, Kilometroak 2005 ospakizunarekin bat egingo dute Arrasateko Santamasek.

Egitaraua

Gaur, makina bat ekitaldi izango dira Arrasaten egun osoan zehar. Goizean, fruta eta barazki lehiaketa izango da Seber Altube plazan. Ganadu azoka, berriz, Garibain izango da. Urteroko gazta eta ezti lehiaketa, artisauen erakustaldia eta herri kirolak ere ez dira faltako.

Arratsaldeko 18:00etan, pilota partidu bikaina ikusteko aukera Uarkapen: Alustiza-Errandonea I.-a eta Ariznabarreta-Armendariz aurrez –aurre arituko dira.

19:00etan, Egaz taldearekin dantzaldia izango da plazan. Arratsaldeko 20:00etan, aldiz, Bertso saioa Amaia antzokian. Bertan izango dira Jokin Labayen, Enaitz Alustiza, Sebastian Lizaso, Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano eta Oihana Bartra bertsolariak. Gai jartzailea, Lierni Altuna izango da.

Eguena, 23, Arrasateko gaitariek antolatuta, Eltziegoko Gaitariak and friends taldearen Gabonetako saioa izango da Maalako errabalean arratsaldeko 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak