Ibrahim Rustam: "Mendi Eskola bultzatzea garrantzitsua da guretako"

Xabier Urtzelai 2004ko abe. 21a, 18:55
Gaur eguerdian Felix Iñurrategi Baltistan Fundazioko Shamshair Ali eta Ibrahim Rustam izan dira gurean, Alberto Iñurrategik lagunduta. Machulun erabilgarriak izan daitezkeen ideiak hartzera eta Euskal Herria ezagutzera etorri dira hona.

Gaur Gatzagako museoan eta Goienako egoitzan izan dira, baina abenduaren 10ean etorri ziren hona, eta besteak beste Tolosa aldean ibili dira, hango nekazariek lan nola egiten duten ikusten.

Felix Iñurrategi Baltistan Fundazioak bi proiektu gauzatu ditu Machulun. Ura eraman dute herrira, eta bultzada eman diote lehendik zegoen Mendi Eskolari. Bisitariak harrituta zeuden hemen ikusitakoarekin, eta eskerrak eman dituzte fundazioak euren herriari emandako laguntzagatik. Urtarrilaren 7ra arte egongo dira Bilbon, eta gero Baltistanera itzuliko dira, lan handia dago-eta egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak