Debagoieneko gazte asanbladek elkartasuna adierazi diete Sorgintxulokoei

Gorka Etxabe 2004ko abe. 21a, 18:15
Debagoieneko Gaztetxeetako ordezkariek elkartasuna adierazi diete Bilboko Santutxu auzoan itxi berri duten Sorgintxuloko kideei. Hedabideen aurrean gaztetxeen aldeko borroka segitzeko deia egin dute. Aretxabaletako, Arrasateko eta Elgetako gazte asanbladetako ordezkariek esku hartu dute agerraldian.

Sorgintxulo aurrera! Herri bat gaztetxe bat! lelopean kale agerraldia egin dute Debagoieneko zenbait gaztetxetako ordezkariek Arrasateko plazan. Era horretan, ibarreko gazte asanbladetako kideek elkartasuna adierazi nahi izan diete Bilboko Santutxu auzoko Sorgintxuloko kideei.

Debagoieneko gazte asanbladak elkarlanean

Arrasaten elkartu dira; Elgetako, Aretxabaletako eta Arrasateko kideak, baina gainerako gazte asanbladak ere ordezkatzen dituztela adierazi dute. Bilboko Udalaren jarrera salatu dute debagoiendarrek, eta gaztetxeen aldeko borrokak segitu behar duela aldarrikatu dute. Debagoienetik babes osoa eskaini gura izan diete bilbotarrei, eta gogor kritikatu dute poliziaren zein alderdi politikoen.

Bilboko Sorgintxuloko kideei elkartasuna adierazteko kale bilkurak egin dituzte eta hiruorrikoak ere banatu dituzte. Arrasateko plazan egindako agerraldiarekin ere elkartasuna adierazi nahi izan diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak