Mondra eta UDA buruz buru, zapatuan

Xabier-Urzelai 2004ko aza. 18a, 17:56
Mondrako kapitain Rubenek eta UDAko kapitain Erikok hamaika urte egin dituzte talde nagusian. Derbi asko jokatu dituzte elkarren kontra, eta, alde horretatik, zapatuko futbol partidua ez da berezia izango. Hori bai, bi kapitainen esanetan taldeak daukatena ematera zelairatuko dira, urtero moduan.

Mondrak eta UDAk derbia jokatuko dute zapatuan (15:30ean, Atxabalpen). Eta, derbi horren gainean berba egiteko bi taldeetako kapitainekin izan gara. Derbiaren gainean berba egin aurretik, baina, ibarreko taldeen gainbegiratua egin dute bi kapitainek. Ruben hasi da berbetan: “Aurre-denboraldian uste nuen Aretxabaleta zela talde makalena, eta ikusi nola dabiltzan. Mondrari dagokionez, egia da gorago egotea espero nuela, orain ditugun puntuak baino gehiago izango genituela uste nuen”. UDAko kapitain Erikok ere ez zuen uste horren ondo ibiliko zirenik: “Atzealdean bi jokalari garrantzitsuk utzi dute taldea, baina orain jokatzen dutenek oso maila ona erakutsi dute. Eta, gazteek ere oso ondo erantzun dute”.

UDA Mondra baino hobeto

Sailkapenari begiratuta, argi dago Mondrak UDAk baino behar handiagoa daukala. Aretxabaletakoak bosgarrenak dira sailkapenean eta Mondra hamalaugarrena da. Ruben hasi da berbetan: “Argi dago guk ezin dugula galdu, hurrengo bi partiduak ere oso gogorrak izango direlako. Datorren astean Pasaiaren zelaira joango gara, eta hurrengoan EHUko taldea izango da Atxabalpen. Beheko postuetan gaude, eta bihar irabazi egin behar dugu”. Erikok ere argi dauka Mondrak hiru puntuen behar handiagoa daukala: “Hemen ez dago inor puntuak oparitzen ibiltzeko moduan, baina eurek dute behar handiagoa. Guk lasaitasunez joka dezakegu derbia. Horrek ez du esan gura daukaguna emango ez dugunik; esan gura dudana da lasaiago joka dezakegula, gutxi daukagulako galtzeko eta asko irabazteko. Arrasateko taldekoak urduriago ibiliko dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak