Euskal Presoak Euskal Herrira hurbiltzeko sinadura bilketa

Nerea Zubiete 2004ko aza. 12a, 18:50
Presoak Euskal Herrira hurbiltzea eskatzeko sinadura bilketa egingo du bihar, zapatua, Etxerat Elkarteak. Seber Altube plazan jarriko dira Arrasaten, goizez eta arratsaldez.

Sinadurak batzen izango dira bihar Etxerat Elkarteko kideak Seber Altube plazan goizez eta arratsaldez. Oraingo bilketa honetan, gainera, Etxerak Elkarteak konpromiso sendoa eskatu nahi die sinadura emango duten lagunei. Etxeraten ustez euskal presoek berebiziko garrantzia dute Euskal Herrian bizi den gatazka politikoan eta eurek ere eskubidea dute horren konponketan parte hartzeko. Hori dela eta, horretan laguntzeko konpromisoa eskatuko diete bihar sinadura emango duten lagunei.

Etxeraten esanetan, euskal presoek oso egoera latza bizi dute espetxeetan, alde batetik sakabanaketa politikak eraginda eta, bestetik, espetxe barruetan errepresio handia dutelako. Besteak beste, euren euskaldun izaera ukatuta dutela azaldu du Etxerat Elkarteak.

Horretaz gainera, presoen senitartekoek ere jasan behar dutela sakabanekaren eta urruntzearen politika hori dio Etxerat-ek. Elkarteak dituen datuen arabera, orain arte 34 dira senitarteko presoak bisitatzera joateko bidaietan hil direnak. Aurtengo datuek diote 26 istripu izan direla eta horietan 24 lagun zauritu direla.

Hori guztia salatzeko, sinadura bilketa egingo du bihar Etxerat Elkarteak, eta aurrerantzean ere ekimen horrek jarraipena izango duela iragarri du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak