Lehenengo minutuak asko zaindu behar ditu Mugarri Alkesak

Xabier Urtzelai 2004ko urr. 28a, 19:41
Bihar, (18:00etan Iturripen) Mugarri Alkesa Saskibaloi Taldeak ezin du barkatu Lizarrako Legarzia talde nafarraren kontra. Arrasatekoek beharrezko dute denboraldiko bigarren garaipena lortzea, eta biharko kontrarioa ez da Mugarri Alkesa baino talde hobea.contributors:

Legarzia Promociones taldea azkena da sailkapenean, baina Mugarri Alkesak baino norgehiagoka bat gutxiago jokatu du. Nafarrek norgehiagoka bakarra irabazi dute, eta gainontzeko hirurak galdu. Mugarri Alkesari dagokionez, Gorka Zurutuzaren mutilek orain dela bi aste lortu zuten denboraldiko lehen garaipena, eta joan den astean Getxo baino gutxiago izan ez baziren ere, arrasatearrak esku hutsik itzuli ziren Faduratik.

Alde horretatik, biharko kontrarioa Mugarri Alkesa baino indartsuago ez bada ere, arrasatearrek tentsioarekin hasi beharko dute norgehiagoka, eta baita laurden bakoitzeko hasierako minutuak ere. Joan den astean loak hartuta kantxaratu ziren Getxon, eta horretaz baliatuta, bizkaitarrak 0-15 aurreratu ziren markagailuan. Esan gabe doa, norgehiagoka horrela hasita gaitza dela markagailuari buelta ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak