Jolas eta kirol topaketak egingo dituzte eguaztenean

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko urr. 25a, 13:25
Arrasateko eta Bergarako DBH 4. mailako ikasleek hartuko dute parte. Euskal jolasak, kirola eta ikasleen arteko harremanak garatzea da helburua.

Euskal jolasak egingo dituzte topaketa hauetan. Hauexek dira landuko dituzte frogak: lokotxak, xiba, giza froga, soka tira, arrauna, ingudea, bertsolaritza eta artzain txakur jokoa.

Arrasateko Mesedetakoak eta Bergarako Aranzadi eta Mariaren Lagundia ikastetxeetako DBH 4. mailako ikasleek hartuko dute parte topaketa hauetan. Eguaztenean egingo dituzte, 09:30etatik eguerdia bitartean, Jokin Zaitegi plazan ( eguraldi txarra egiten badu, Musakolako pilotalekuan ).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak