Herriko pilotarien partiduak Uarkapen gaur, egubakoitza, 19:15etik aurrera

Xabier-Urzelai 2004ko urr. 22a, 12:02
Gipuzkoako Txapelketa barruan, Arrasateko pilotariek pilota partiduak jokatuko dituzte gaur arratsaldean Uarkapen. 19:15ean gazte mailakoek neurtuko dituzte indarrak, eta horiek amaitzen dutenean jokatuko du Aitzol Lazkanok buruz buruko norgehiagoka.

Gazte mailako Jimenezek eta Ortiz de Mendibilek Zumaiako pilotariak izango dituzte aurrez aurre gaur 19:15ean Uarkapen.

Lehenengo partidua amaitu eta gero jokatuko du Lazkanok Elgetako taldeko Azagirre bergararraren kontra. Bi jokalariak zein gorputzalditan dauden ikusita, norgehiagoka polita izango da; Lazkanok lau norgehiagoka jokatu ditu, eta bakarra galdu du. Azagirrek, berriz, jokatu dituen guztiak irabazi ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak