Berrogei moto-kroslari Musakolan

Xabier-Urzelai 2004ko urr. 22a, 11:53
Arrasate Motozale Elkarteak antolatuta, moto-kros lasterketa izango da domekan Musakolan. Antolatzaileek 40 parte-hartzaile espero dituzte, hainbat kategoria eta zilindradetan banatuta.

Lasterketako entrenamenduak 15:00etan hasiko dituzte, eta ordubete geroago, 16:00etan hasiko da lasterketa. Lehenengo lasterketan esku hartuko dute bi aldiko 125 cm3-ko motoek eta lau aldiko 250 cm3-ko motoek. Eta, bigarren lasterketan izango dira bi aldiko 250 cm3-tako motoak eta lau aldiko 450 cm3-koak”.

Lasterketei dagokienez, gazteek hamar minutuan ahalik eta itzuli gehien egin beharko dituzte, eta denbora tarte hori agortzen denean, lehenengo doanak helmugatik pasa eta beste bi itzuli egin beharko ditu. Nagusietan ere sistema bera da, baina 15 minutu izango dituzte azkeneko bi itzuliak egin aurretik. Kategoria bakoitzean bi txanda egingo dituzte, eta bi txandetan azkarrena denak irabaziko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak