Aldai hilerria ez dute zabalduko Domu Santurako

Nerea Zubiete 2004ko urr. 21a, 19:54
Arrasateko Udalak ez du zabalduko Aldai hilerria Domu Santu egunerako. Segurtasun eza jarri du arrazoi Udalak, Arrasateko hilerri zaharra itxita izateko.

Domu Santu eguna izango da 11 egun barru, azaroaren lehenean hain zuzen. Ba egun seinalatu horretarako Arrasateko Udalak itxita izango du Aldai hilerria, inor ezin izango da bertara sartu. Arrasaten gaur egun zabalik dagoen hilerria San Kristobal da, baina oraindik ere hainbat hilobi gelditzen dira Aldai hilerri zaharrean hustu barik. Hala ere, Arrasateko udalak, segurtasun arazoak tarteko, erabaki du aurten ez duela hilerri hori zabalduko Domu Santu egunean.

Itxura ez egokia

Bigarren arrazoia hilerriaren itxura estetikoa da. Aldaiko nitxo eta hezurtegi gehienak aterata daude, baina barruan oraindik gelditzen dira kutxa zatiak eta beste apaingarri batzuk. Bestalde, panteoi asko ere hustu dituzte. Arrasateko Udalaren ustetan, Aldai hilerriak gaur egun duen egoera ez da batere atsegina hildakoen senitartekoendako eta bisitariendako. Hori dela-eta, Domu Santu egunean ez zabaltzeko erabakia hartu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak