Itxura hobea erakutsi beharko du Mugarri Alkesak

Xabier-Urzelai 2004ko urr. 14a, 18:36
Liga hasiera txarra atzean utzi gura du Mugarri Alkesa Arrasate Saskibaloi Taldeak. Horretarako, zapatu arratsaldean (18:00etan) izango dute aukera ona, Iturripen jokatuko dute-eta Loiola Indautxu talde bizkaitarraren kontra.

Joan den astean Arrasateko saskibaloi taldeak ezin izan zuen Azpeitian irabazi (79-54), eta dagoeneko hiru dira jarraian galdu dituzten partiduak. Horrek esan gura du Zurutuzaren mutilek Liga Txapelketan ez dutela norgehiagokarik irabazi; eta sailkapenean gora egiteko lehenbailehen amaitu behar dute bolada txar horrekin, larri ibili behar dira, bestela.

Loiola indautxu, kontrario ezaguna

Oraingo asteburuko kontrarioa ezaguna da Arrasateko taldearendako, askotan neurtu dituzte-eta indarrak Loiola Indautxu talde bizkaitarraren kontra. Mugarri Alkesakoek badakite bizkaitarrak ez direla kontrario erraza, baina konbentzituta daude euren kontra irabazita taldeak gora egin dezakeela. Eta, Iturripen jokatuta ezinbestekoa da zaleen berotasuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak