Atzo, martitzena, aurkeztu zituzten Arrasateko Saskibaloi taldeko babesle berriak

Xabier-Urzelai 2004ko urr. 6a, 18:33
Atzo arratsaldean aurkeztu zituzten Zior-Ola elkartean Arrasate Saskibaloi Taldeko babesle berriak: Mugarri eta Alkesa. Babesle horiek gutxienez hiru urte egingo dituzte Arrasateko taldearekin. contributors:

Aurten, taldeko zuzendaritzan lagun berriak sartu dira, eta taldeko presidente Jon Basurkok esan zuenaren arabera, lan egiteko gogo handiarekin etorri dira. Taldeak datozen hiru urterako babesleak lortu ditu: Ford Mugarri eta Alkesa eraikuntzak. Jon Basurkok azaldu zuen babesleek zenbaterainoko garrantzia daukaten: “Gure helburua da Arrasaten saskibaloiak jarraipena izatea, eta garai bateko zaletasuna berreskuratu gurako genuke. Gainera, guk izan genuen moduan, oraingo gazteek ere aukera izan behar dute saskibaloian jokatzeko. Hori guztia lortzeko beharrezkoak dira gazteak, beharrezkoak entrenatzaileak, beharrezkoak dira zuzendaritzakoak eta baita babesleak ere. Alde horretatik eskerrak eman gura diegu Mugarriri eta Alkesari gu laguntzera animatu direlako. Orain, babesleak pozik egoteko gogor egin beharko dugu lan”.

Ford Mugarriko Rafa Etxabek ere esker oneko berbak izan zituen: “Orain arte beste kirol batzuei laguntzen ibili gara, txirrindularitzari, batez ere. Orain, baina, gurako genuke gure laguntzarekin eta taldearen lanarekin zerbait polita egitea”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak