Aurten, taldeko zuzendaritzan lagun berriak sartu dira, eta taldeko presidente Jon Basurkok esan zuenaren arabera, lan egiteko gogo handiarekin etorri dira. Taldeak datozen hiru urterako babesleak lortu ditu: Ford Mugarri eta Alkesa eraikuntzak. Jon Basurkok azaldu zuen babesleek zenbaterainoko garrantzia daukaten: Gure helburua da Arrasaten saskibaloiak jarraipena izatea, eta garai bateko zaletasuna berreskuratu gurako genuke. Gainera, guk izan genuen moduan, oraingo gazteek ere aukera izan behar dute saskibaloian jokatzeko. Hori guztia lortzeko beharrezkoak dira gazteak, beharrezkoak entrenatzaileak, beharrezkoak dira zuzendaritzakoak eta baita babesleak ere. Alde horretatik eskerrak eman gura diegu Mugarriri eta Alkesari gu laguntzera animatu direlako. Orain, babesleak pozik egoteko gogor egin beharko dugu lan.
Ford Mugarriko Rafa Etxabek ere esker oneko berbak izan zituen: Orain arte beste kirol batzuei laguntzen ibili gara, txirrindularitzari, batez ere. Orain, baina, gurako genuke gure laguntzarekin eta taldearen lanarekin zerbait polita egitea.