Mugikortasunari buruzko azterketa abian

Nerea Zubiete 2004ko urr. 6a, 13:17
Arrasateko mugikortasun jasangarrirako plana egiteko azterketa abian da. Aste honetan hasi da Intra, Kataluniako enpresa galdeketak egiten auto gidariei eta oinezkoei. Horretaz gainera, zenbat auto dabilen Arrasateko hainbat tokitan neurtzeko, kutxa eta zinta bereziak jarri dituzte.

Autoen kopurua neurtzeko kutxak eta zintak Arbolapetan, Udala plazako biribilgunean, San Andresen, lehengo hiltegia zegoen tokian eta Ertzaindegian jarri dituzte. Horretaz gainera, aste osoan hainbat lagun dabiltza auto gidariei eta oinezkoei galdeketak egiten. Nondik nora doazen, zergatik doazen oinez edoautoz, arazorik aurkitzen duten eta horrelako galderak egiten dizkiete.

Autoen kopurua neurtzeko kaxak eta zintak eguneko 24 orduetan ibiliko dira lanean aste honetan. Galdeketak egiten dabiltzan lagunak, berriz, goizez bi orduz eta arratsaldez bi orduz ibiliko dira, egunean egokitzen zaien tokian.

Aste honetan, beraz, auto gidariei eta kalean dabiltzan oinezkoei egokitu zaie galdeketei erantzutea. Gerora begira, berriz, herritarren talde eta elkarteekin, enpresekin eta merkatariekin batzartuko dira Intra, mugikortasunaren azterketa egiten dabilen enpresako teknikariak, euren beharrak eta gaur egungo egoera aztertzeko.

Horrekin guztiarekin Intra enpresak jakin nahi du Arrasatek gaur egun zer nolako mugikortasuna duen eta horren arabera, zeintzuk diren dituen arazoak eta beharrak. Gero, bost hilabeteren buruan, lehenengo proposamenak aurkeztu beharko dizkio Arrasateko Udalari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak