Udalak ordubete lehenago zabalduko du jendaurreko leihatila

Nerea Zubiete 2004ko urr. 1a, 20:52
Urriaren 4tik aurrera, Udaletxeko jendaurreko leihatila 09:00etan zabalduko dute, orain arte baino ordubete lehenago. Horretaz gainera, astelehenetik aurrera neguko ordutegiari helduko diote Udaletxeko langileek, beraz, arratsaldez ere zabalduko dute jendaurreko leihatila.

Arrasateko Udalak herritarrei ematen dion arreta hobetu nahi duela-eta, goizean ordubete lehenago zabalduko du jendaurreko leihatila. Goizeko 10:00etan zabaldu dute orain arte eta datorren asteko astelehenetik aurrera, 09:00etan zabalduko dute.

Astelehenean, urriaren 4an hasi, beraz, eta datorren urteko ekainera bitartean hurrengo ordutegia izango du Udaletxeko jendaurreko leihatilak: Astelehenean hasi eta eguenera bitartean 09:00etan zabaldu eta eguerdiko 13:00etan itxiko dituzte, gero arratsaldean berriro ere zabaltzeko. Arratsaldez, 15:30ean zabaldu berriro eta 18:30ak arte egingo diete harrera herritarrei. Egubakoitzetan, berriz, ohi duten moduan, goizez bakarrik egingo dute lan Udaletxeko langileek. 09:00etatik 14:00ak bitartean joan ahal izango dira herritarrak Udaletxeko bulegora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak