Real Unionek Maritxu barik utzi ditu Mondrako jokalariak

Xabier-Urzelai 2004ko ira. 30a, 20:16
Real Union taldeak normalean domeka arratsaldetan jokatzen du, eta belarrezko zelaian, gainera. Oraingo asteburuan, baina, zapatuan jokatuko dute 17:30ean, eta anexoan izango da norgehiagoka.

"Talde bakoitzak ahal duena egiten du hiru puntuak eskuratu ahal izateko, eta norgehiagoka domekara atzeratzeko eskatu badugu ere, Real Unionek ez digu kasurik egin". Bistan da Josu Zubia, Mondrako entrenatzailea, ez dagoela pozik zapatuko kontrarioak izan duen jarrerarekin, baina ez dago besterik: "Jokalariak dagoeneko ez dira umeak, eta badakite herri bat ordezkatzen gabiltzala. Ezin duguna egin da Maritxuko trajearekin Irunera joan".

Real Union izen handiko taldea da, baina bigarren taldeak ez du txapelketa gura moduan hasi. Joan den urtean zortzigarren postuan amaitu zuten liga, baina aurten neurria hartu ezinda dabiltza, batez ere etxetik kanpo jokatzen dutenean. Zapatuan, baina, etxean jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak