Erdu-AEK itxura berrituta

Deiane Arrieta 2004ko ira. 29a, 14:34
Euskaltegia margotu, lurra aldatu eta altzari berriak jarri dituzte. Horrexegatik egoitzaren inaugurazioa egin zuten atzo arratsaldean. Ikasle eta irakasleak elkartu ziren luntxean.

Egoitza berritzea omen zen ikasleen eskari nagusienetako Arrasateko AEKko arduradunak esan digunez. Eta itxura berriarekin gustura daude. Lanak uztaila osoan eta iraileko lehen asteetan egin dituzte euskaltegiko langileek.

Ikastute berria

Egoitza berriztuta eta euskara ikasteko gogoz ekingo diote astelehenean ikasturte berriari. Aurten gainera iaz baino bi gela gehiago behintzat izango dute: 8 gela guztira. Izena emateko eguna oraindik zabalik denez, litekeena da talde berriak sortzea astelehena bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak