Gazte bulegoan oso pozik daude jendeak "Gomendatzen dizut Saria" ekintzan eman duen erantzunarekin, kontuan hartuta, gainera, aurten jarri dela lehen aldiz abian. Ekintza horren bitartez, oporretan joan diren lagunek gomendioak utzi dituzte gainontzeko herritarrek aprobetxa ditzaten.
Denetako gomendioak izan dira, 15 lagunek utzita. 29 gomendio utzi dute guztira eta argi utzi dutena izan da urrin joanez gero oso gauza interesgarriak ikus eta ezagut daitezkeela, baina urrin barik geldituta ere oso txoko interesgarriak ditugula. Gomendioen artean, esan bezala, denetik apur bat: ostatuak, jantokiak, herriak, eraikinak, paisaiak, txokoak eta abar luze bat.
Gomendioa utzi dutenen adinari dagokionez, gazteenak 21 urte ditu eta nagusienak 40 bat.