Istiluak Gudari Egunean

Goiena 2004ko ira. 28a, 12:00
Atzo, astelehena, iluntzean kale agerraldia izan zen Arrasaten Gudari Eguna gogora ekartzeko, baina, ibilaldiaren erdian Ertzaintzak manifestarien kontra egin zuen manifestariek errepidea moztu zutelako. 20:30ean oraindik istilutan zebiltzan.

Muxibarko biribilgunean hasi ziren istiluak. Han, ezezagun batzuk errepidea moztu zuten eta atzetik zetozen ertzainek kargatu egin zuten. Hori dela-eta, jendea korrika hasi zen eta batzuk harrika erantzun zieten ertzainei. Hala jarraitu zuten arratsaldeko azken ordura arte. Tarte horretan, Otalora kalean gertatu ziren istilurik handienak. Jasotako azken berrien arabera, ertzainek ez zuten inor atxilotu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak