Taxi Bus zerbitzua eguerdian ere

Nerea Zubiete 2004ko ira. 23a, 15:00
Datorren astelehenetik aurrera, zerbitzu bat gehiago izango du Arrasate eta Gesalibar bitartean dabilen Taxi Bus zerbitzuak. 13:30ean beste zerbitzu bat ibiliko da. Horretaz gainera, Gesalibarrerako noranzkoan, Garagartza auzoan sartuko da Taxi Busa.

Eguerdian hutsune garrantzitsua ikusi dute Arrasateko Udaleko teknikariek eta baita Taxi Busaren zerbitzuak egiten dituen taxi gidariak ere. Eguerdiko azken zerbitzua, orain arte 12:30ean da eta arratsaldeko lehena 15:15ean, Arabako Foru Aldundiko autobusak egiten duena. Hor hutsune handia ikusi dute eta 13:30ean zerbitzu bat egingo dute astelehenetik aurrera. Horretaz gainera, kontuan hartu dute baita ere Arrasatera hiriburuetatik eta Eibarretik datozen autobusak.

Garagartzarako onura

Beste berrikuntza Garagartzako bizilagunek nabarituko dute. Arrasatetik Gesalibarrerako noranzkoan Taxi Busa Garagartza auzora sartuko da.

Egunean 8 zerbitzu egingo ditu astelehenetik aurrera Taxi Busak. Garibaiko taxien geltokian hartzen da, Garagartzara sartuko da, Gesalibar, itzuleran Garagartzako sarreran geldituko da eta Garibain amaituko du ibilbidea. Goizeko 10:45ean izango du lehen zerbitzua eta 19:30ean azkena. Bitartean hauek izango dira egingo dituen zerbitzuak: 10:45 12:30 13:30 16:00 16:30 17:30 18:30 19:30

Gesalibar eta Arrasate bitartean, Taxi Busaz gainera, Arabako Foru Aldundiaren autobus zerbitzua ere badabil, beraz, ia orduro dute zerbitzu bat.

Asko erabiltzen den zerbitzua

Arrasateko Udalean uste dute Arrasate eta Gesalibar bitarteko Taxi Bus zerbitzua lagun dexentek erabiltzen dutela eta beharrezko zerbitzu bat dela. Urtero jende gehiagok erabiltzen du eta iaz ia 10.300 lagunek hartu zuten taxi hori. Aurten, Moises Altuna Udaleko Zerbitzuetako Teknikariak azaldu digunez, espero dute kopuru hori gainditu egingo dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak