Gaur egun bi eremutan banatzen da Gelma lantegia, errekaz alde bietara. Ba Egitamuak hori guztia aldatuko du. Errekaz alde batera Gelma egongo da eta bestean etxebizitzak. Merkatu libreko etxebizitzak eta baita babes ofizialekoak ere.
Eremu hori egokituaz joateko, atzo Gelma inguruko hainbat eraikin bota egin zituzten. Beste batzuk, ordea bertan utzi zituzten, horiek eraberritzeko asmoa dutelako.
Aurrerantzean, Gelma lantegiak gaur egun duen lurren eremu erdia izango du kokaleku berrian. Lurrean murrizketa egongo da, baina Gelmako zuzendaritzak azaldu duenez, asmoa dute oraingo langile guztiekin aurrera egiteko. Gaur egun 220 lagun pasa dabiltza lanean Gelma lantegian.