Gaitarien ezohiko kontzertua

Iker Barandiaran 2004ko uzt. 1a, 13:02
Zapatuan, uztailaren 3an, gaitarien ezohiko kontzertua izango da Arrasaten. Arrasateko Gaiteroen 25. urteurrena dela eta, Gaiteros de Elciego & Friends taldeak kontzertua egingo du Monte tabernaren ondoan, 20:00etan.

Gaiteros de Elciego & Friends taldeak lau bat urte ditu, eta sei musikarik osatzen dute. Honako instrumentuak jotzen dituzte: gaitak, bonbardinoa, tuba, tronboia eta perkusioa.

Talde horren helburua da gaitarien ohiko doinuetatik urrun dauden musika estiloak jorratzea, hori bai, besteak beste, gaita joaz: bolero, jazz, zarzuela, rantxera, txa-txa-txa, sanba, rock eta beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak