G3 gitarra jaialdia izango da asteburuan Musakolako kiroldegian

Leire Kortabarria 2004ko eka. 29a, 18:18
Hasiera baten Bergarako Jam aretorako aurreikusita zegoen arren, azkenean G3 2004 Tour gitarra jaialdia Musakolako kiroldegian izango da. Emanaldia uztailaren 2an izango da, egubakoitza, 21:00etan. Sarrera txartelak, 40 eurotan, salgai daude aldez aurretik Bergarako Jam aretoan eta Arrasateko Lazkano musika dendan, besteak beste.

G3 musika jaialdi ibiltaria ekainaren 13an iritsi zen Europara, Herbeheretan, hain zuzen. Eta asteburuan, Debagoienera iritsiko da. Hasieran Bergarako Jam aretoan izango zela aditzera eman zen, baina areto aldaketa egin behar izan dute, eta Arrasateko kiroldegian izango da kontzertua.

Joe Satriani, Steve Vai eta Robert Fripp gitarra jotzaileak etorriko dira. Horietako bi, Satriani eta Vai, proiektuaren sortzaileak izan ziren, 1996an, eta ordutik parte hartzen dute bira honetan. Zortzi urteotan, lehenengo aldia izango du G3 jaialdiak Europan, AEBk eta Kanada luze eta zabal korritu ondoren. Gitarra doinuen zaleek hitzordua dute, hortaz, Musakolako kiroldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak