Udaletxeko langileen soldaten igoera onartuta

Maria Agirre 2004ko eka. 28a, 15:42
Arrasateko Udaletxeko langileek %3,2ko igoera izango dute lansarian, gaurko osoko bilkurak Eudelek eta Comisiones Obreras sindikatoek adostutako hitzarmena onartu ondoren. Arrasateko Udaletxeko langileek ez dute ondo ikusi erabaki hori, euren ustetan akordio hori ez delako hartu langileen ordezkaritza zabalarekin. Hori dela-eta, mobilizazioekin jarraituko dute.

Tentsio uneak bizi izan dituzte gaurko osoko bilkuran. Langileen lan hitzarmena izan dute mahai gainean, Eudelek eta Comisiones Obrerasek adostutako lan hitzarmena hain zuzen ere. ELA, LAB eta ESK sindikatoek osatzen dute Arrasateko Udaleko enpresa komitea eta horiek ez dute onartzen hitzarmen hori, esaten dutelako Comisiones Obrerasek oso ordezkapen txikia duelako udal erakundeetan. Hala ere, udalak onartu egin du hitzarmen hori, Eusko Alderdi Jeltzalearen, Eusko Alkartasunaren, Alderdi Sozialistaren eta Alderdi Popularraren aldeko botoekin.

Aralar aurka, Ezker Batua abstenitu

Aralar alderdiak aurkako botoa eman du, uste duelako erabili den bidea ez dela ona izan eta azkenean langileen ordezkaritza zabalarekin ez delako hitz egin. Bestalde, sindikatuak animatu ditu Aralarrek, eurek ere beste jarrera har dezaten eta negoziazio mahaitik kanpora gera ez daitezen.

Ezker Batua alderdiak abstentzioa bozkatu du esanez, hitzarmenak ematen duen %3,2ko igoera zuzena dela, baina zuzenak izan ez direnak akordioa planteatzeko formak izan direla.

Mobilizazioekin jarraitu

Hitzarmena onartzeko orduan tentsio uneak bizi izan dira osoko bilkuren aretoa betetzen zuten langileen artean. Langileek idatzi bat irakurri dute euren aldarrikapenak azalduz, baina gero ez dute berriro aukerarik izan hitz egiteko. Orduan, hitz egiteko baimenik gabe ere, bapateko adierazpenak egin dituzte langile batzuk, alderdi politikoen jarrera salatuz.

Desadostasuna adierazteko, bihar lanuztea egingo dute Udaletxeko langileek, goizeko 10etatik ordu bata bitartean. Aurrera begira, gainera, enpresa batzordeko ordezkariek esan dute ez dutela amore emateko asmorik.

Gaurko Osoko Bilkuran EUDEL-CCOO akordioa aurkeztu da

Aurreko martitzenean Arrasate Irratian egindako elkarrizketa batean Lakuntzak esan zuen ARCEPACE dela markoa eta lan hitzarmena EAE osorako izan behar dela. Lakuntza ez dago ados tokian tokiko hitzarmenak egiten ibiltzearekin.

CCOO eta EUDELek sinatutako akordioa jarriko zuela mahai gainean esan zuen eta horrelaxe egin du gaur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak