Irati elkarteko sukaldean sutea izan da

I.A. 2004ko eka. 25a, 13:01
Goizeko 08:45ean izan da sutea Irati elkartean. Garbitzaileak igarri du sukaldea sutan zela. Laguntza eskatzera joan da Udalera, Udaltzaingora. Arrasaten jaiak ere badira eta entzerrurako zegoen dena prest ordu horretan. Atzera-aurrerako antxitxikaldiak ez dira makalak izan. Kalte pertsonalik ez da izan.contributors:

Elkartearen sukaldea sutan zegoela eta piztu da alarma gaur goizean. Udaletxean, zezenak hasteko zain zeuden guztiak (udaltzainak, brigadakokak, kulturakoak…) takarradan joan dira eta suhiltzaileei deitu diete. Ez da sute txikia izan. 10:00etan oraindik hantxe zeuden suhiltzaileak.

Momentuz ez daukagu kalteen baloraziorik. Emango dugu albiste honen berri gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak