Goizeko lehenengo ordutik, giro ezinhobea kalean

Xabier-Urzelai 2004ko eka. 24a, 18:55
Goizeko lehenengo ordutik giro polita izan da San Juan egunean. Gaitariek diana jotzearekin batera zezenek eman diote hasiera egunari. Goizeko ikuskizun arrakastatsuena, baina, Arrasateko Musika Bandak eta kilikien eta erraldoien konpartsak eskaini duten kontzertua izan da. Monterron parkea goraino bete da.

Goizeko 8:30ean jo dute Arrasateko gaitariek diana, baina ordurako jende asko zebilen kalean. Horietako asko ohera joateko presa barik. Goizeko lehenengo orduan zezenek eman dute ikuskizuna. Entzierroa oso azkarra izan da; Mondragoeko gazteak zezenak etorri baino askoz ere lehenago hasi dira korrika, eta gutxi izan dira zezenen parean korrika egin dutenak.

Gero, zezen plazan izan diren herritarrek gura beste barre egin ahal izan dute. Batek baino gehiagok abilezia handia erakutsi badu ere, momentuz, herrian ez dugu torero ezagunik izango. Eguerdian, Udaleko ordezkariek San Juanen irudia parrokiatik atera eta Herriko Plazara eraman dute. Han, dantzariek ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa dantzatu dute.

Omenaldia 80 urtetik gorakoei

12:30ean, Abaroa elkartean omenaldia egin diete 80 urtetik gorakoei, eta Arrasateko alkateak saria eman die 94 urteko Alejandro Martin Lazarori, eta 96 urteko Brigida Monjeri.

Eta, eguneko ikuskizun politena 13:00etan izan da. Monterron parkea goraino bete da Arrasateko Musika Bandaren kontzertuaz gozatzeko. Aurten, gainera, kilikien eta erraldoien laguntza izan dute, eta guztien artean emanaldi ederra egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak