Herritarren protestak, Salbean

arrasatepress 2004ko eka. 24a, 13:50
Aurtengo San Juanak protestekin hasi dira. Salvean, Udaleko zinegotziek San Juanen irudia eraman zuten udaletxetik parrokiaraino, eta bidean hainbat herritarren protestak entzun behar izan zituzten.

Hainbat herritarrendako San Juan jaiak Salbearekin hasten dira. Eta, herritarrak segizioaren zain egoten dira; batzuk, San Juanen irudia ikustearren, eta beste batzuk, alkateari eta zinegotziei protesta egiteko. Aurtengo protesta iazkoa baino arinagoa izan da, baina lagun askok esku hartu zuten, eta pankartak eskuan zituztela agintariak eliza ateraino jarraitu zituzten. Atean tentsio uneak bizi izan ziren, baina azkenean ez zen ezer gertatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak