San Juanetako egitarau alternatiboa

Iker Barandiaran 2004ko eka. 21a, 13:30
Herriko hainbat elkartek eta taldek Udalaren jai egitarautik at, beste egitarau bat antolatu dute. "Herrixa jaixen garra!" lelopean, herriko hainbat talderen ordezkari Monterronen batu ziren eta txosna guneko egitaraua aurkeztu zuten.

Prentsaurrekoa eman zuten taldeek azpimarratu zuten jaietan eta kulturan herritarren partehartzea ezinbestekoa dela. Horretarako, herritarrak talde lanean ibiltzea eta antolakuntzan ardurak banatzea eskatu zuten.

Honako taldeek egin dute egitarau hori: besteak beste, txosnen batzordeak, AGAKOk (gazteen batzarra), herriko jaien hainbat batzordek eta zenbait gizarte eta kultura eragilek.

Ekitaldi gehienak Monterronen azpian, Kondekuako txosna gunean, egingo dituzte.

Eguaztena, 23 18:00etan, protesta triki-poteoa alde zaharrean. 20:00etan, txosnen irekiera. 22:30ean, kontzertua. 01:00etan, presoen aldeko kale agerraldia, Seber Altubetik. Horren ostean, kontzertua.

Eguena, 24 16:30ean, umeendako ikuskizuna. 21:30ean, Zaharrak Berri Tour bertso saioa. Fredy Paya, Jokin Uranga eta Xabier Silveirarekin. 01:30ean, Nekin taldearen kontzertua.

Egubakoitza, 25 19:30ean, Etxeratek deituta kontzentrazioa Herriko Plazan. 20:00ean, sagardo eta pintxo dastatzea txosnetan. Horren ostean, triki-poteoa.

Zapatua, 26 14:00etan, herri bazkaria. 16:00etan, Aretxabaletako batukadarekin txikiteo saltseroa. 19:00etan, olinpiada olinpikoak. 22:30ean, kontzertua gaztetxean Anger eta Kuraia taldeekin.

Guzti horrez gain, txosna gunean, itxi artean, ogitartekoak, hanburgesak eta patatak emango dituzte.

Egitarau alternatibo hori finantzatzeko elastikoak eta bestelakoak salgai ipiniko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak