Zuhaitz Ezpeleta bikain, bigarren sailkatu zen Aizkorriko maratoian

Maria Agirre 2004ko mai. 24a, 10:45
Mario Poletti italiarra sailkatu zen lehenengo 4 ordu, 6 minutu eta 46 segunduko denbora eginez. Zuhaitz Ezpeleta arrasatearra bigarren sailkatu zen, 2 minutura. Hirugarren helmugaratu zen Esteve Canal katalandarra, Ezpeletarengandik 8 minutura.

Aizkorriko maratoia Euskadiko txapelketarako baliogarria ere bazen, eta Oñatin bizi den Asier Urdanpilletak jaso zuen saria. Emakumezkotan, Anna Serra katalandarra helmugaratu zen lehenengo. Debagoienetik 34 lagunek esku hartu zuten maratoian. Oso giro bikaina izan zen, jende asko joan baitzen korrikalariak animatzera. Munduko probarako puntuagarri izan zen atzoko Zegama- Aizkorri maratoia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak