Gaur arratsaldean itxi egingo dute erdialdea autoentzat

Maria Agirre 2004ko mai. 21a, 10:42
Gaurtik, astelehenera, itxita izango da Arrasateko erdialdea auto guztientzat. Bihar erdi aroko azoka hasiko dela eta, gaur 13.30ean itxi egingo dute, eta halaxe izango da zapatu eta domekan.

Bihar, zapatua, 11.30ean, emango zaio hasiera azokari. Erdi Aroko azoka dela eta, artisauak garai hartako arropekin jantzita etorriko dira. Udala eta Ibai Arte dira bultzatzaileak, baina herriko Udalak halako azokak antolatzearekin arduratzen den enpresa baten esku utzi du antolaketa. Ikusi egin behar artisauek nahikoa saltzen ote dute, horren arabera izango baita datorren urtean ere erdi aroko azoka Arrasaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak