Al Andalusen Kultura Astearen azken txanpa

Iker Barandiaran 2004ko mai. 20a, 17:48
Arrasateko Al Andalus elkartea XV. Kultura Asteko ospakizunetan murgilduta dabil. Maiatzaren 17an hasi zituzten ekitaldiak eta domekan, hilaren 23a, bukatuko dira. Ekintza guztiak Musakolan duten egoitzan egingo dituzte.

Arrasateko andaluziarren Al Andalus elkarteak ekimen ugari antolatzen ditu urtean. Horien artean, urtero Kultura Astea antolatzen dute, eta aurten hamabosgarrena ospatzen dabiltza.

Egubakoitzean, maiatzaren 21ean, flamenko saioa egingo dute, 22:00etan.

Zapatuan, eguerdian, ohorezko topa eta sevillanak izango dituzte. 19:30ean, hainbat taldek musika ikuskizuna egingo dute. 22:00etan herri afaria egingo dute, eta horren ostean dantzaldia Menphis hirukotearekin.

Domekan, Aste Kulturala bukatzeko, 13:00etan, parrillada egingo dute. 18:30ean, gastronomiaren gaineko berbaldia egingo dute; eta 20:00etan, elkarteko antzerki taldeak sainete ikuskizuna egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak