Ehun talde baino gehiago izango dira bihar 3x3 saskibaloi txapelketan

Xabier-Urzelai 2004ko mai. 20a, 17:45
Bihar egingo dute Arrasate Kirol Proiektuak eta Ointxe Arrasate Saskibaloi Taldeak 3x3 Saskibaloi Txapelketa. Joan den urtean moduan, aurten ere arrakasta handia izan du txapelketa horrek, 105 taldek eman dute-eta izena.contributors:

Bihar gura beste saskibaloi izango da Laubide plazan, 3x3 Saskibaloi Txapelketa egongo da-eta jokoan. 10:00etan hasita, Arrasateko ehunka gaztetxok ederto pasatzeko aukera izango dute. Atera kontuak: talde bakoitzean lau jokalarik egon behar dute, eta 105 taldek eman badute izena 400 neska-mutikotik gora egongo da bihar saskibaloian jokatzen. Goizeko saioak hiru ordu iraungo du: 10:00etatik 13:00ak arte. Bazkaltzeko atsedenaldia egingo dute, eta 15:30ean ekingo diote berriro ere txapelketari. Azkenik, 19:00ak aldera jokatuko dituzte finalak, 20:00ak aldera amaituko da-eta txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak