AGRk Bizkaian jokatuko du domekan, baina datorren astean erabakiko da guztia

Xabier-Urzelai 2004ko mai. 20a, 17:42
AGRk bikain menderatu zuen joan den astean kontrario zuzena zen Romo taldea, eta orain, bi partidu geratzen badira ere, AGR Arrasatek kontrario bakarra du: Gasteizko Corazonistas taldea. Lehenago, baina, Burdin Trapagaren etxean jokatu behar dute.

Arrasateko eskubaloi taldeari azken esprinta egitea baino ez zaio geratzen, baina, azken esprint horretan mondragoetarrek ezin dute kale egin. Hala ere, Arrasateko jokalariek horren argi dute zer egin behar duten gaitza dela kale egitea. Orain arte argi erakutsi dute ez dagoela eurak baino talde hoberik, eta guztien kontra irabazi dute; etxean ez bada kanpoan. Joan den asteko garaipenak sekulako garrantzia dauka, Arrasate lehenengo posturaino igotzeaz gain, Romo atzean utzi dutelako. Baina, oraindik ere lau puntu geratzen dira jokoan, eta azkeneko jardunaldian Corazonistas taldearen kontra partidua hil ala bizikoa izango da.

Burdin trapagaren kantxara

Lehen esan dugun moduan, oraingo asteburuko partiduak garrantzia badu ere, datorren asteko partiduak erabakiko du guztia. Hala ere, AGRk Burdin Trapagaren etxean emaitza ona eskuratzen badu gauzak asko erraztu ditzake. Mondragoetarrek 2 puntuko aldearekin irabazi zuten Iturripen, eta bizkaitarren kantxan irabaztea ez da erraza izango. Hala ere, Euskadiko Txapelketara igotzea esku-eskura daukatela ikusita, taldeak daukan guztia emango du, bai etxean eta baita etxetik kanpo ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak