Euskal Herria Zuzenean jaialdian laguntzera

Iker Barandiaran 2004ko mai. 20a, 12:19
Topagunearen Gazte Sailak Euskal Herria Zuzenean jaialdian laguntzeko deialdia egin du. Jaialdia uztailaren 2an, 3an eta 4an egingo dute, eta interesatuek AEDra jo beharko dute izena ematera. Urtero joaten da jendea laguntzera Arrasatetik.

Euskal Herria Zuzenean jaialdia oso ekimen arrakastatsua da. Azken urteotan, bataz beste, 30.000 bisitari izan ditu, eta mila laguntzailek esku hartu dute.

Aurten Zuberoako Indauze Mendin egingo dute, eta betiko moduan hainbat ekitaldi batuko ditu: antzerkia, dantza, berbaldiak, erakusketak, umeendako txokoak eta kontzertu ugari.

Laguntzera joan gura dutenek hiru aukera izango dituzte: ekainaren 28tik uztailaren 4ra muntatze lanak egin eta jaialdian esku hartu; uztailaren 2tik 7ra jaialdian lan egin eta desmuntatu; eta uztailaren 2tik 4ra jaialdian lan egin.

Ekainaren 4a baino lehen eman beharko dute izena AEDn, eta 23 euro ordaindu beharko dituzte. Horren barne egongo dira mantenu osoko ostatua, asegurua eta garraioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak