Maiatzaren 13an, San Pankrazio ospatuko dute

Iker Barandiaran 2004ko mai. 7a, 18:18
Maiatzaren 13an, urtero moduan Eskola Politeknikoko ikasleek San Pankrazio eguna ospatuko dute. Horretarako, egitarau zabala prestatu dute.

Maiatzaren 13an, eguena, Eskola Politeknikoko ikasleek San Pankrazio eguna ospatuko dute.

Ekitaldiak maiatzaren 12an hasiko dira. 20:00etan, hamalau orduko areto futbol txapelketa hasiko dute.

Maiatzaren 13an, Basket 3x3 txapelketa egingo dute, 10:00etan, Iturripeko kantxan.

11:30ean, txistorra-jana egingo dute.

11:45ean funky dantza emanaldia egongo da, eta 12:00etan Ameba taldeak kontzertua egingo du.

12:30ean, 14 ordutako areto futbol txapelketaren finala egingo dute, Iturripeko kantxan.

14:15ean, ikasleendako herri bazkaria egongo da.

17:00etan, mus txapelketa egingo dute, kantinan. Ordu berean, areto futbolaren eta saskibaloi txapelketen sariak banatuko dituzte.

21:30ean, Eraso eta Kerobia taldeek kontzertua egingo dute.

Parranda ere soberan egongo da, ziur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak