Jaietako irudia aukeratzeko lehiaketa abian dago

Leire Kortabarria 2004ko mai. 7a, 18:15
San Juan jaiak iragartzeko irudia aukeratzeko lehiaketa deitu du Udalak. 750 euroko sari bakarra banatuko dute. Maiatzaren 21a da parte hartzeko mugaeguna.

Debagoienean bizi edo erroldatutako edozeinek parte har dezake aurtengo deialdian. Teknika librea izango da, baina baldintza pare bat bete behar ditu lanak: egitarauaren azalerako erabiliko denez, irudia, gutxienez, 28 x 21 zentimetroko neurrian aurkeztu beharko da. Eta, bestetik, urtero bezala, jaien gaineko testua derrigorrezkoa izango da: 2004 San Juan Jaiak Arrasate. Lelo eta gutunazalaren sistemaz aurkeztuko dira lanok.

Parte hartzeko mugaeguna maiatzaren 21a da, 14:00etan. Lan guztiak Arrasateko udaletxera bidali behar dira, bertako Kultura sailera. Saritutako lana Udalaren esku geldituko da; beste guztiak egileek jaso ahal izango dituzte. Hala ere, aurkeztutako lanekin erakusketa antolatu ahal izango du udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak